Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

EKIMEN BERRIA DOWN SINDROMEARI ETA ALZHEIMERRARI BURUZ

CITA-alzheimer eta Goyeneche fundazioaren eta ATZEGIren arteko lankidetza-ekimen berri baten berri emateko idazten dizuegu. Ekimen horren helburua Gipuzkoako Down sindromea duten helduen osasun arreta hobetzea da. Ekimen honi esker, Down sindromearen baitan gertatzen den zahartzaro goiztiarrari lotutako osasun-arazoen diagnostiko eta tratamendu goiztiarra eta egokia egin ahal izango da, Alzheimer gaixotasunarena barne.

Gipuzkoako Foru Aldundiak CITA-alzheimerrek aurkeztutako "Alzheimerren gaixotasuna Down sindromean, errealitate soziosanitario berri bat" izeneko proiektua finantzatu du. Horri esker, Down sindromea duten pertsonen arretan espezializatutako neurologo eta neuropsikologiekin bisita egin ahal izango dute doan 2023. urtean zehar. Gipuzkoan bizi diren 35 urteko edo hortik gorako Down sindromea duten pertsona guztieei zuzendurik dago, arazo kognitiboak edo jokabidezkoak izan edo ez. Bisita mediku horren iraupena 90 minutukoa izango da eta CITA-alzheimerren egoitzan egingo da (Mikeletegi Pasealekua 71, lehen solairua, 2009 Donostia). Bisita horri esker, hala badagokio, diagnostikoa egin eta tratamendua ezarri, zein proba osagarriak edo jarraipen-bisitak kudeatu ahal izango dira, eta ikerketa-proiektuetan parte hartzeako aukera emango da.

Proiektuan interesatuta bazaude, zuzenean jar zaitezke harremanetan CITA-alzheimer fundazioarekin, posta elektronikoaren bidez: downsindromea@cita-alzheimer.org edo 943 021 792 telefonora deituz.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia