Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

DOWN SINDROMEA DUTEN PERTSONEN ZAHARTZEARI BURUZKO HITZALDIA

Martxoaren 23an hitzaldi bat antolatu dugu Amarako Ernest Lluch kultur etxean.

Down sindromea duten pertsonen zahartzaroaz hitz egingo dugu. Normalean, zahartzaro azkarrago bat izaten dute eta horren ondorioz, arazo mediko batzuk izateko aukera gehiago dituzte, Alzheimer goiztiar bat izateko, besteak beste. 

Gai hau tratatzeko, Miren Altuna neurologoa izango da gurekin; urte asko daramatza Down sindromea duten pertsonengan Alzheimerra ikertzen eta gaur egun Donostiako Fundación Cita-Alzhéimerreko lantaldeko kidea da. Eskerrak eman nahi dizkiogu. Bestalde, eskerrik asko Maria Muñozi ere; bera Fundación Goyenecheko koordinatzaile teknikoa da eta berak lortu du kontaktu hau. 

Hitzaldira etorri nahi baduzu, konfirmatu etorriko zarela 943 42 39 42 telefonora deituz edo patri@atzegi.eus helbidera email bat idatziz, eta jarri ea online bidez edo presentzialki joan nahi duzun. 

Zuen zain izango gara!

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia