Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

DONOSTIAKO UDALAK OPOSAKETETARAKO DEIALDIA ATERA DU

Donostiako Udalak atzo, urtarrilaren 24ean, plazaratu zuen Udaleko oposaketetarako deialdia.

Deialdi honetan Donostiako Udalerako bi langileentzat plaza atera dute eta adimen desgaitasuna daukaten pertsonentzat dira bi lanpostuak. 

Interesa baduzu, zure eskabidea aurkezteko aukera daukazu gaurtik otsailaren 21era bitarte.

Hemen daukazue deialdiari buruz argitaratu genuen informazio guztia. 

Hemen daukazue Donostiako Udalaren webgunea, izen-ematea egiteko edo informazio guztia lortzeko.

Informazio gehiago behar baduzu, udaletxera joatea daukazu eta bertan emango dizute.  

Atzegitik formakuntza taldeak antolatzeari dagokionez, interesa duten pertsona guztiek, behin izen-ematea egin eta gero, dei dezatela bulegora (943 42 39 42) edo idatz dezatela email bat patri@atzegi.eus helbidera.

Interesa adierazten duen jende kopuruaren arabera, ikusiko dugu ea posible den formakuntza talderen bat ateratzea. 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia