Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ATZEGIREN SENTSIBILIZAZIO KANPAINA BERRIA AURKEZTU DUGU

Gaur aurkeztu dugu gure sentsibilizazio kanpaina berria. 

Gure aurtengo sentsibilizazio kanpainak Atzegizalearen figura balioan jartzea du helburu. 2000. urtean sortu genuen Atzegizalearen figura, adimen desgaitasuna duten pertsonekiko jarrera positiboa duten pertsonak identifikatzeko. Atzegizaleak nonahi daude eta adin eta itxura ezberdinak dituzte; adimen desgaitasuna duten pertsonak diren bezala onartzen dituzte, ez dituzte epaitzen, eurengan sinesten dute eta gizartean parte hartzeko aukerak ematen dizkiete. Gauza txikiak direla ematen duenez, Atzegizale batzuek oraindik ez dakite Atzegizaleak direla; ez da zertan boluntarioa izan behar edo Atzegiko ekintzetan parte hartu behar Atzegizalea izateko. 

Gaurko aurkezpenean, Josean Idoeta Atzegiko presidentea, Patricia Ayo kanpainako eta familia zerbitzuko arduraduna, Igone Urcaregui kanpainako protagonista eta Maite Peña gizarte politikako diputatua izan dira, atzegizaleen papera zein garrantzitsua den azaltzen. 

Guztia argiago gelditzeko, webgunean atal berri bat sortu dugu: Atzegizalearen txokoa, eta bertan daude atzegizalea izatea zer den azaltzen duten bideoak. Atzegizale berriak batu daitezen formulario bat ere badago bertan. 

Egin klik Atzegizalearen Txokoa bisitatzeko. 

Gainera, gaur eskualdeetako ekintzekin ere hasiko gara eta 18.00etan kanpaina aurkeztuko dugu Beasaingo udaletxean.

Kanpainari buruz gehiago jakiteko, egin klik hemen. 

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia