Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AISIALDI ETA GIZARTEAN PARTE HARTZEKO ZERBITZUA

 
Boluntarioak dira aisialdiko programen oinarria (gehienak Gipuzkoakoak) eta hauek, burutzen diren ekintza ezberdinetan laguntza eta akonpainamendua eskaintzen dute inguruko giza, kultur eta kirolezko baliabideak erabiliz.
Aisialdi zerbitzua bereziki adimen urritasuna duten pertsonei bideratuta egon arren, zaintzaile diren guraso eta senideentzako lagungarria da, dituzten kezketan laguntza emanez. Boluntarioak dira sostengua eta esku hartze eredua herritar partaidetzara bideratuta dago, honela, gizartearen sentsibilizaziorako oso garrantzitsua bilakatzen da.

AISIALDI ZERBITZUAREN MISIOA

Atzegiren Aisialdia eta Gizarte Parte Hartze Zerbitzuak, Denbora Libreko esparruan adimen urritasuna duten pertsonen bizitza kalitatea hobetzea du misio, pertsonen arteko harreman positiboak eta gizarteratzea bultzatuaz.

AISIALDI ZERBITZUAREN HELBURUAK

1. Aisialdian eta denbora librean, adimen urritasuna duten pertsonen garapenerako programa eta ekintzak burutzea.

2. Beste erakunde eta gizarte taldeekin elkarlanean, gizartearen sentsibilizazioa bultzatzeko, adimen urritasuna duten pertsonen parte hartze librea eta integratua ahalbideratzea.

3. Adimen urritasuna duten pertsonen familiekin denbora libreko esparruan, gizarteratze prozesuan laguntzea.


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia