Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ADIMEN ATZERAPENAREN KONTZEPTU BERRIA (AAMR) 1.992 URTEA

Nahiz eta AAMRk adimen atzerapenaren kontzeptua 2002an eguneratu zuen, ‘adimen atzerapena’ aipatzen du oraindik ere, ‘adimen urritasuna’ esan beharrean.

Atzegi, ordea, ‘adimen urritasuna’ terminoa erabiltzearen alde dago, eta hala erabiliko dugu hemendik aurrera; izan ere, guri iruditzen zaigu termino horrek ez dakarrela ezeren konnotazio txarrik pertsonarentzat, baizik eta ezaugarri bat besterik ez duela aipatzen, beste gaitasun eta indargune batzuekin batera pertsonaren baitan dagoena.

 

2002ko eguneratze horrekin bi helburu nagusi lortu nahi ditu AAMRk:

. Adimen urritasunak alderdi askotako izaera duela azpimarratzea, eta

. Praktika onen zerrenda bat egitea, behar diren laguntzak diagnostikatu, sailkatu eta planifikatzeko.

 

Horretarako, indar handia ematen segitzen du laguntza edo apoioaren garrantziari, eta eutsi egiten die adimen urritasuna zehazteko orduan erabili behar diren hiru irizpideei: adimen edo inteligentzia, egokitze jokabidea eta urritasuna hasteko adina.

Bestetik, konpromiso bat ere eskaintzen du behar diren laguntzen intentsitatean oinarritutako adimen urritasunaren sailkapen sistema bat egiteko.

 

Eguneratze horrek dakarren berritasunik handiena da pertsonaren beste alderdi bat ere hartzen duela kontuan, ‘partehartze, elkarreragin eta gizarte rolak’ izenekoa.

Era berean, aurrerapenak daude laguntzak planifikatzearen aldetik eta adimen nahiz egokitze jokabide neurriak zehazte aldetik ere, eta baita irizpide klinikoan eta irizpide kliniko hori nola orientatu behar den egoki aplikatu ahal izateko ere.

 

Eguneratze horren berri zehatzago izan eta hobeto ulertu ahal izateko, helbide honetara jo daiteke:

www3.usal.es/~inico/investigacion/ invesinico/AAMR_2002.pdf

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia