Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

2020. URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

60 URTE BIDELAGUNAK BILTZEN

Aurtengo kanpaina Atzegiren 60. urteurrenarekin bat dator, beraz, ospakizun bat ere bada. Alde batetik, 60 urte hauetan zehar Atzegiren ondoan egon diren pertsona atzegizaleak omendu nahi ditugu: bidelagunei daukaten balioa eman nahi diegu. Hauek dira Atzegiren historian zehar ondoan egon direnak eta adimen desgaitasuna duten pertsonen bizitza hobetzeko borrokatu dutenak. Bide honetan zehar, lehen pentsaezinak ziren hainbat helburu lortu dira, lan munduan, aisialdian edo eskubideei dagokienez, eta hori Atzegiko familiei, boluntarioei, kolaboratzaileei eta adimen desgaitasuna duten pertsonei esker izan da. Guztiek egin dute lan gizartea aldatzeko, ikuspuntu berri bat emateko, aukerak handitzeko eta eskubideak onartuak izateko. 

Bestalde, gizarteari gonbipena egin nahi zaio kolektibo honi laguntzen jarrai dezan; oraindik helburu asko daude lortzeko eta gizarte gipuzkoarra, orain dela 60 urte bezala, oso beharrezkoa da gaur egun.   

Kartela

Aurtengo kartelak elkartean 60 urte hauetan zehar bidelagun izan diren pertsona desberdinak erakusten ditu. 

         

 

Bideoa

Bideoak Atzegiren 60 urteetan zehar errepasoa egin nahi du, bidelagun batzuen bitartez. Eman diren pauso batzuk ere biltzen ditu.

Ikusi bideoa

Sarean

atzegi.eus/bidelagunak mikrositea martxan jarri dugu kanpainari buruzko informazioa biltzeko. Mikrosite hau astero berrituko da; Atzegiren bidelagun izan den pertsona baten testigantza gehituko dugu astero. 

 

Kontuan izan beharreko datak

Kanpainaren iraupena: Urriaren 19tik 27ra

 

Aurkezpen prentsaurrekoa

Urriaren 19an, 11.30ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregian. 

 

Kanpainako ekitaldi nagusia

Urriaren 20ean, 18.30ean, Antzoki Zaharrean. 


Eskualdeko ekintzak

 

URRIAK 19:

  • HERNANI (11.00h, Biteri kultur etxea)

URRIAK 20:

  • AZPEITIA (11.00h, Basazabal kultur etxea)

URRIAK 21:

  • ZARAUTZ (18.30, Etxezabala)

  
URRIAK 22:

  • LEGAZPI (17.00, Legazpiko kultur etxea)

 

URRIAK 27:

  • IRUN (10.30, txolartea)

URRIAK 29:

  • BEASAIN (16.30, udaletxean)
  • ERRENTERIA (12.30, udaletxean)



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia