Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

URTEKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA 2017

ATZEGI XPERIENCE, KOLORE GUZTIETAKO ESPERIENTZIAK

Aurtengo kanpaina boluntarioei zuzendua dago. Urritasuna duten pertsonek, deialdi dibertigarri baten bidez, boluntarioen esperientziak, modan dauden esperientzia  kaxekin alderatuz, bizipen ahaztezinak izateko gonbita luzatu dute. Aldi berean, boluntarioen lana balioan jarri nahi dute, eta adimen desgaitasuna duten pertsonekin denbora partekatzen duten pertsonei euren lana eskertu nahi diete. Izan ere, musutruk, euren hobbyak partekatu eta hainbat esparrutan laguntzen dute pertsona asko dago.

"Esperientzia paregabe eta ahaztezinak"

Atzegi Xperience kutxen bitartez Atzegin boluntario izateko era ezberdinak erakutsi nahi dira;  puntualki  kolaboratzea, aldizka, zaletasunen bat partekatzea, ekimenetan parte hartzea, oporretara joatea edo, besterik gabe, zerbait hartzera ateratzea. Hala, kolore guztietako esperientziak daudela adieraztera eman nahi du kanpainak, eta zarena zarela badagoela zuretzat egokia den esperientzia.

Adimen urritasuna duten pertsonen bizitzan boluntarioek duten garrantzia azpimarratu nahi dugu, “hauei esker, adimen desgaitasuna duten pertsonek beren aisialdiaz gehiago gozatu, gizartean aktiboki parte hartu edo lagun hurkoa zabaltzeko aukera dute, eta azken  batean, horrek hobetzen du euren gizarteratzea”.

Kartelak

Atzegin boluntario izateko bi forma ezberdin ezagutzera eman nahi dute.

 


Esperientzia kutxak

Bizipoza, Escapadas, Bienestar, Bidelagun; izen hauek tartean, AtzegiXperience kutxek Atzegin boluntario izateko modu ezberdinak erakutsi nahi dute.

 

Bideoa

Bideo dibertigarri eta erakargarri baten bitartez “Atzegi Xperience” bat bizitzeak zer suposatzen duen erakutsi nahi da.

 

Bideoa ikusi

Sarean

A través de la web atzegi.eus/xperience y las redes sociales se recogerán testimonios tanto de las personas con discapacidad, que cuenten qué supone para ellos contar con el apoyo de personas voluntarias. Y también los testimonios de esas personas voluntarias que pueden contar en primera persona cómo ha sido su experiencia y porqué deberían animarse más personas.

Sartu #AtzegiXperience mikrositean
 

Hainbat data kontutan hartzeko

Kanpainaren iraupena: Urriaren 3tik 10era.

Kanpainaren aurkezpen prentsaurrekoa

Urriaren 3an, 12,30etan Gipuzkoako
Foru Aldundiko Jauregian, Donostian.

Kanpainaren ekitaldi nagusia

Urriaren 10ean 18,30etan, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Etorri nahi baduzu eskatu zure gonbidapena Atzegiko 943 42 39 42 telefonoan edo atzegizale@atzegi.org helbidera mezu bat bidali.

Aurkezpenak eskualdeetan

URRIAK 4

  • EIBAR (12.00etan Txolartean -Arane, 9-)   
  • TOLOSA (18.00etan Tingladoan)

URRIAK 5

  • ARETXABALETA (19.00etan Aratzeko lokalean)
  • IRUN (18.00etan Zabaltza plazan)
  • LASARTE (18.00etan Okendo plazan -Udaletxeko arkupeetan-)
  • ZARAUTZ (17.30etan Zarauzko Txolartean -Zuberoa 8-)


URRIAK 6

  •   LEGAZPI (18.30etan Euskal Herria plazan)

URRIAK 7

  •     BEASAIN (9.30etan Txolartean -Oriamendi 16-)
  •     AZPEITIA (18.00etan San Agustinetan)

URRIAK 9

  •     RENTERÍA (18.30etan Niessen merkatalgunean)


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia