Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus

ADIMEN URRITASUNA

Adimen urritasuna duten pertsonak aipatzen ditugunean erabiltzen dugun terminologiak berebiziko garrantzia du, terminologia horrek erakusten baitu zer jarrera dugun guk gai honekiko. Alde batera utzi eta erabat ahaztu nahi ditugu, beraz, pertsonari iseka egiteko moduko hitzak, pertsona gutxiesten dutenak edota baita nolabaiteko karitatea edo errukia erakusten dutenak ere. Guk erabili nahi dugun terminologia American Assotiation on Mental Retardation (AAMR) elkartea 1992 inguruan definitzen hasi eta 2002an zertu zuen kontzeptuarekin bat datorren terminologia da; izan ere, elkarte horrentzat –eta guretzat- gehien balio duena PERTSONA baita; pertsona, bere osotasunean hartuta, bere gaitasun eta mugekin. Hala, AAMRren definizio horretan, adimen jarduera inguru zehatz batean egiten dela jotzen da, laguntza edo oinarri batzuen gainean, eta horrek, hain zuzen ere, balio dinamiko eta aldakorra ematen dio adimen gaitasunari, inolaz ere ez balio estatiko edo aldagaitza, beste definizio ‘tradizionalago’ batzuetan eman izan zaion bezala.

.....

Orrialdea: [1] : Guztira: [3] : [1-2-3] Hurrengoa

Nahiz eta AAMRk adimen atzerapenaren kontzeptua 2002an ...

Orrialdea: [1] : Guztira: [3] : [1-2-3] Hurrengoa



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia