Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

UROLA ERDIKO BAILARAREN JAIA.

Pasa den igandean, azaroak 5, Azpeitin eta Loiolan, Atzegiko famili eta lagunek egun alai eta berezi ospatu genuen.

Goizeko hamaiketan, elizan elkartu ginen. Meza entzun ondoren, omenaldiak hasi ziren. Omenaldi hauek aipatu baino lehen, eskerrak nahi dizkiogu luzatu parrokoari, bere iritzi "atzegizale" zabaltzearren eta baita bere partizipazioarengatik bazkarian.

"Ostegun taldeko" emakumeei eskeini genien lehenego omenaldia. Talde hau urteak darama sukaldaritzako ikastaroak egiten, adimen urritasuna duten pertsonei zuzenduta.

Gero, Carlos Unanuen txanda. Bere emaztea eta alaba jaso zituzten gure eskerrak eta baita oparitxoa ere. Carlosek urteak egin ditu kolektibo hauen alde, esparru desberdinetan.

Bukatzeko, Txolarteko monitoreak jaso zuten merezitako oparia. Gazte hauek bere aisialdia konpartitzen dute, boluntaio bezala, eta bere lana benetan eskertzekoa da.

Bertsoak, aurreskua... eta dantza taldea ere anumatu ziguten ekitaldia. eskerrak denori!

Eta hainbeste omenaldi eta gero, denok bazkaltzera: gertu dagoen jatetxe batera joan ginen eta ondo bazkaldu ondoren, dantza, musika...

Eskerrak nahi diegu eman Azpeitiko alkate eta zinegotziari, baita Foru Aldundiko diputadari eta orokorrean, famili eta atzegizale guztiei bere laguntza eta partehartzeagatik.

Klikatu argazkiak ikusteko



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia