SANTO TOMAS IRUNEN |
Aurreko larunbatean Santo Tomas ospatzen zen eta Bidasoaldeko familiak txozna jarri zuten egun hau ospatu eta adimen urritasuna duten pertsonen ikusgarritasuna sustatzeko. Bertan egon ziren adimen urritasuna duten pertsona, senide eta hainbat eta hainbat boluntario elkarlanean Irungo Urdanibia plazara Santo Tomas eguna ospatzeko hurbildu ziren guztientzako txistorra prestatzen.
Bidasoaldeko familiak bertan egon ziren boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkiete lanean gogor jarduteagatik. Mila mila esker guztioi!