Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

OMENALDIA PEDRO FERNANDEZI

Maiatzaren 12an Fevas-eko zuzendaria izan zen Pedro Fernandezi omenaldi hunkigarria egin zitzaion Bilbon. Hirugarren Sektoreko Legearen lehenengo urteurrenaren ospakizunarekin batera, Sareen Sareak ekitaldi bat antolatu zuen Bilboko Itsas Museoan eta bertan Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeen balioa nabarmendu nahi izan zen. 

Ekimenean erakunde ezberdinetako ordezkariek parte hartu zuten (Urkullu lehendakaria, Aburto Bilboko alkatea, Tejeria Eusko Legebiltzarrako Lehendakaria eta Eusko Legebiltzarra osatzen duten alderdi politikoetako ordezkari eta sailburuak besteak beste)  eta Pedroren irudia goretxi zuten bere alargun eta semeei opari txiki bat entregatuaz. Atzegi ordezkatzeko Josean Idoeta gure lehendakaria eta Mitxel Lakunza zuzendariak parte hartu zuten.

Atzegitik besarkada handi bat bidali nahi diogu gogoan izango dugun Pedroren senideei!



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia