Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

LEGAZPIKO UDALAK ADIMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEN ALDE APUSTU EGITEN DU.

Uztailean, Legazpiko Udalak zuzenean adimen urritasuna duten bi pertsona kontratatu zituen. Kontratazio hauek 6 hilabeteko iraupena izango dute eta INEMeko programa batekin eralazionaturik daude.

 Langile horietako bat, mantentze lantaldeko langilea da, hirigunean mantenimendu lanak egiten dituelarik: eserlekuak margotu, taulatuak muntatu, biltegi lanak egin. Besteak Lenbur-ren egiten du lan: udalerriko museotan erakusten diren pieza, tresnak eta antzinako lanabesak garbitzen eta etiketatzen, artxibo fotografikoak sailkatzen, etabar.
 
Aldi berean, Enplegu Arrunteko Arloak, Udaletxearekin batera, lantalde bat osatu du Administrazio Publikoaren legeria kontratazio mailan aztertzeko datozen deialdi publikoetan adimen urritasuna duten pertsonei zuzenduriko lanpostuak erreserbatzeko helburuarekin.
 
Beraz, Udaletxe sentsibilizatu eta kolaboratzaile baten aurrean gaude.
 
Ikusiko dugu etorkizun gertuenean kolektibo honi zuzenduriko lan eskaintza publikoak ikusteko aukera dugun.


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia