Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

KANPAINAREN EKITALDI NAGUSIA ANTZOKI ZAHARREAN

Atzo oso egunberezia izan zen Atzegi osatzen dugun guztiontzako. Izan ere, #AtzegiXperience kanpainaren ekitaldi nagusia ospatu genuen eta. Eta oraingoan ere, Antzoki Zaharra Atzegiren lagunez beteta zegoen.

Aurtengo kanpainaren protagonistak Atzegiko boluntarioak izan dira. Beti bere denbora librea eta ondo pasatzeko gogoak konpartituz adimen urritasuna duten pertsonen bizitza nabarmen hobetzen dute. Eta beti Atzegin esperientzia berriak, esperientzia ahaztezinak bizitzeko prest daude.

Ez dugu aukera hau galdu nahi eta eskerrak eman nahi dizkizuegu atzo ekitaldian parte hartu zenuten guztioi, bereziki, boluntarioei. Zuen hitzak entzuteak ingurune atzegizaleago bat lortzeko lanean jarraitzeko behar dugun indarra eta kemena ematen digulako. Argi geratu zen Atzegin boluntario izateko era berri bat sortu dugu, zuei esker. Bikainak zarete. Zorionak eta eskerrik asko!!!

Datozen egunetan ekitaldiaren argazkiak konparitu ditugu baina bitartean ekitaldia hoberen isladatu duen argazkia duzue ikusgarri.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia