Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

KANPAINAKO EKITALDIA, ANTZOKI ZAHARREAN

Asteartean ospatu genuen kanpainako ekitaldi nagusia Antzoki Zaharrean. Emozioez, barrez, oroitzapenez eta lanean jarraitzeko ilusioz betetako hitzordua izan zen. Bertan bildu ginen Atzegiko kideak, boluntarioak eta familiak, besteak beste.

Lehenik, azken urtean bizitakoaren errepasoa egin genuen: boluntaritzak hartu duen indarra gogoratu genuen, Realeko taldearen lehen tenporadaz hitz egin genuen, etabar. Mendi irteeren taldearen bideo dibertigarri bat ere proiektatu zen, eta Xabi Prietok Realeko jokalarien sorpresa bat jaso zuen.

Ondoren, 'Gure Txanda da' kanpaina aurkeztu genuen; adimen desgaitasuna duten pertsonek ere boluntario izan nahi eta ahal dutela erakutsi genuen. Beraietako batzuk Ehun Milak lasterketan, Lilatoiean eta Elikagaien Bankuan egindako lanaz hitz egin zuten, besteak beste, eta erakunde hauetako arduradunek pertsona hauek egiten duten lana zein beharrezkoa den azpimarratu zuten. Bestalde, boluntarioekin lan egiten duten erakundeei gurekin lan egiteko gonbita egin genien.

Argazkiak ikusi nahi badituzu sakatu hemen.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia