Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

JOSE LUIS ZALDUA HIL EGIN DA.

Gaur goizean, zortziak aldera, JOSE LUIS ZALDUA, gure lehendakaria hil egin da. Bagenekien azken aldi hontan, bere osasuna nola zebilen, baina ala eta guztiz ere... kolpe handia jaso dugu atzegizale eta ezagutu dugun guztiok.

Bere irrifar eta umore ona edukiko ditugu oroimen gixa. Bere talante eta portaeraren adibide, eta omenaldi bezala, argazki hauek jartzen dizkizuegu.

Besarkada handi bat bere senideei, batez era Arantxari, bere emazteari.

Elizkizunak bihar, larunbata, irailak 2, Beasaingo parrokian, arraltsadeko ZAZPIRETAN izango dira.

Hona hemen, labur bilduta, Jose Luisek egindako lana Atzegin, Gureaken...

            35 urte igaro dira dagoeneko Jose Luis Zaldua ATZEGIN kolaboratzaile hasi zenetik, ziurrenik bere anaia Jesús Marik duen Down Sindromeagatik bultzatua.

 

            Orduz            geroztik, gelditu gabe egin du lan Gipuzkoan adimen urritasuna duten pertsonekin eta beraien senideekin elkarlanean.

 

            Bere izaera positiboa eta oztopo guztien gainetik aurrera begiratzeko zuen gaitasuna azpimarratu nahi dugu, baita adimen urritasunaren inguruan inongo eragozpenik gabe eta momentu oro eskaintzen zuen denbora eta dedikazioa ere. Besteak beste, urteroko kontzientziazio kanpainan kartelak banatzen zituen, hitzaldiak eman, adimen urritasuna duten pertsona askorekin bueltaren bat eman edo kafetxoren bat hartzen zuen maiz, Gipuzkoako edozein eskualdeetan ATZEGIko familiek ospatzen dituzten festa guztietan umore onez parte hartzen zuen, komunikabideetan elkarrizketatua izaten zen askotan adimen urritasunaren inguruan hitz egiteko, zuzendaritza karguak ere hartzen zituen Gipuzkoan Zerbitzu Sozialak eskaintzen ditugun Elkarte Batzarretan.

 

            Momentu oro bere dedikazioak eta borondate onak bultzaturik, zuzendaritza karguak hartu zituen, beti modu altruista eta boluntario batean. Lehendakari lanak egin ditu ATZEGIN, GUREAKEN eta EUSKAL HERRIKO FAMILIEN ALDEKO FEDERAZIOAN, baita sektore bereko beste zenbait erakundeetan ere.

 

            Bere gaixotasunak iraun duen bitartean, bere lana aurrera eramaten ederki jakin du, osotasunez eta  baikortasunez.

 

            Nahiz eta jarraian ez den fisikoki gure artean egongo, bere izpiritua, bere irribarrea eta eskuzabaltasuna zerbitzu guztien oinarri izan dira. Lana, etxebizitzak, aisialdia eta tutela zerbitzuak sortzeaz gain haien garapena bermatu du.

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia