Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

JOSE LUIS TORIBIOREN OROIMENEZKO TXAPELKETA

hirugarren urtez Aisialdi eta Gizarte Partaidetza Zerbitzutik, JOSE LUIS TORIBIO OROIMEN EKITALDIA antolatuko da. Atzegin dauden 4 futbol taldeetako 45tik gora jokalariek aurten ere taldeko atezain on, kide eta laguna izan zen Jose Luis Toribio omendu nahi dute.

 

Aurtengoan parte hartzaileagoa, lehiakorra eta dibertigarria izango den txapelketa antolatu nahi dugu. Asmo hori aurrera eramateko, Atzegiko futbol taldeekin batera senideak, boluntarioak, Atzegiko langileak eta orokorrean parte hartzeko gogoa duen edozein Atzegizale parte hartzera gonbidatu nahi dugu.

Futbol lehiaketa Azaroaren 29an ospatuko da, Riberas de Loyolako Soccer World gunean goizeko 10.00-13.00 bitarte. Lehiaketa 5x5 kanporaketa eredu bidez egingo da. Taldeak mistoak izango dira adimen urritasuna duten 3 pertsonez eta adimen urritasunik gabeko 2 pertsonez osatuak.

Parte hartu nahi izanez gero izen ematea posta elektronikoz egin dezakezu. Horretarako mezu bat bidali beharko duzu inscripciones@atzegi.org helbidera. Bestela bulegora, 943423942 zenbakira, dei dezakezu eta Franengatik galdetu, azaroaren 25a baino lehen.

Anima zaitez…

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia