IRUNGO TXOLARTEKO BOLUNTARIOEK ARGOIAK SARIA JASO DUTE |
Atzo Irungo Txolarteak Argoiak kultur elkartearen eskutik izen bera duen saria jaso zuen. Izan ere, sari hauen VI. edizio honetan Irungo Txolartean boluntario bezala aritzen diren pertsonak saritu nahi izan dituzte egiten duten lanagatik.
Atzegitik, eskerrak eman nahi dizkiogu Argoiak elkarteari sari honengatik eta etorkizunean aukera berdintasunaren alde elkarrekin lanean jarraitzea espero dugu. Aldi berean, zorionak Irungo Txolarteko boluntarioei egiten duten lan garrantzitsuagatik.
Ekitaldiaren argazkia konpartitzen dugu zuekin.