Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

"ILUNPETIK", VERDINI DANTZA TALDEAREN IKUSKIZUN BERRIA.

Donostiko Udaletxetik berri hau jaso dugu. Hemendik animati nahi zaituztegu ikuskizun hau ikusteko, datorren martxoaren 26ean, arratsaldeko 17,00tan, Donostiako Antzoki Zaharrean.

"ILUNPETIK" IKUSKIZUNAREN AURRESTREINALDIA
ZINEA ETA GIZA ESKUBIDEEN IV. TOPAKETETAN


Donostiako Udaletik Zinea eta Giza Eskubideen Topaketen IV. edizioa
aurkeztu nahi dizuegu, Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Giza
Eskubideen Zuzendaritzak Donostia Kulturarekin batera antolatua. Urtero
bezala, oraingo honetan ere Giza Eskubideak urratzen diren alderdi
desberdinen inguruan gogoeta, sentsibilizazioa eta eztabaida piztu eta
bultzatu nahi dugu hiritarren artean. Helburu hori lortzeko gure hirian
oso preziatua den adierazpideaz baliatzen gara, zineaz alegia,
pentsamolde desberdinak onartzen dituzten solasaldiei bide ematen dien
adierazpidea izanik.

Aurten Verdini Dantza Taldearen eszenaratze berriaren
aurrestreinaldi bikaina izango dugu, dantza gizarteratzeko balio handiko
tresna dela erakusten duena. Lan honek errealitate desberdinak, kasu
honetan ezinduta bizi diren pertsonena eta ezintasuna ez dutenena,
nahastetik lortzen den harmonia, sentsibilitatea eta edertasuna aditzera
emango digu.

"Ilunpetik" lanak Lurrean gizakiak bizitzen hasi ziren garaiko
kondaira kontatzen digu, dena iluntasuna zenean. Gau beltzean, jeinuek
eta sorginek askatasun osoz kanpatu ohi zuten eremuetan, eta horregatik
gizonek eta emakumeek Amalurri laguntza eskatzea erabaki zuten. Orduan,
Amalurrek oso izar distiratsua sortu zuen, gaueko izakiak jasateko gauza
izango ez ziren argia zeriona. Gizakiek Eguzki izena jarri zioten. Harrez
geroztik, emakumeek eta gizonek babesletzat hartu zuten Eguzki-lorea,
haien izarrak emandako argiaren faltan izango zirenerako.

Ikuskizun honek, dantzaren artearen bidez, ilunpetik irtetera eta
begiak estaltzen dizkigun beloa kentzera gonbidatzen gaitu, eguzkiaz eta
lore horiez, Eguzki-loreez, eta itxuraz desberdinak izan arren funtsean
gure berdinak diren dantzari horiez gozatzen uzten ez digun belo hori.
Isabel eta Agurtzane Verdiniren zuzendaritzaren menpean, hamasei dantzari
hauek "Ilunpetik" ikuskizuna eszenaratuko dute datorren martxoaren 26an,
igandea, 17.00tan Donostiako Antzoki Zaharrean.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia