Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

HORTZ ETA AHOKO OSASUNARI BURUZKO HITZALDIA

Uztailaren 12an, arratsaldeko 6retan, hortz eta ahoko osasunari buruzko hitzaldia emango digute adimen urrritasuna duten pertsonek eta hauen senideek dituzten zalantzei erantzuteko bereziki pentsatua.

 
Osteoplac formazio zentroan emango digute, Urumea Pasealekuko 3 an, (Federico Garcia Lorcaren atzeko aldean)
 
 
Hitzaldia entretenigarria eta parte hartzeko pentsatua izango da eta ahoa ondo zaintzeko arauak ezagutzeko eta etor daitezkeen arazoak ekiditeko hartu behar ditugun neurriak hartzeko balioko digu.
 
Saioa amaitzean bokadutxo bat dastatzeko aukera izango dugu.
 
Hitzaldi hau Gandhi proiektuaren baitan doa. Egitasmo honen helburua ahoaren eta hortzen osasunak gizakien ongi izatean eta bizitza kalitatean duen garrantzia zabaltzea da.


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia