Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

HEZKUNTZA AHOLKULARITZA PROGRAMA

Hezkuntz arloan, gurasoen kezka eta zalantza ugari aurkitzen ditugu hainbat eta hainbatetan.

 Kezka hauei erantzuna emateko eskatzen duzuen gurasoei espreski zuzenduriko zerbitzu bat antolatu dugu. Zerbitzu honek hezkuntza arloan aholkatzeko azaltzen diren era guztietako kontsultak jasoko ditu. Horretarako gai honetan aditua den Arantza Belastegui psikologoaren laguntza izango dugu.

 
         Arantza Belastegui “Hezkuntza – Aholkularitza Proiektua”n arituko da ostegunero 17.30etatik 19.30etara Villa Marin (Donostiako Nafarro Etorbidean, 35)
 
         Berarekin kontsultaren bat nahi baduzue Atzegiko bulegora deitu behar duzue (943 42 39 42) eta Mitxelengatik galdetu. Astean zehar edozein egunetan dei dezakezue 8.30etatik 14.00etara edo 15.30etatik 18.00etara eta Arantza Belasteguirekin elkartzeko ordua emango dizuegu.

Ipintzen dizuegu Josean Idoetak (Atzegiko presidenteak) eta Yrma Ayerrak (Hezkuntz batzordeko delegatua) gurasoei bidalitako gutuna.

Erantsitako fitxategiak:
Karta DOC [33Kbs.]


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia