Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

FORU ALDUNDIAK OPOSAKETETARAKO DEIALDIA ZABALDU DU

Oso pozik gaude albiste hau kontatu dezakegulako. Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak adimen desgaitasuna daukaten pertsonentzat egingo dituzten oposaketen deialdia ireki zuen, artxiboko ofizial bezala eta zerbitzu orokorretan lan egiteko. Inklusioaren alde pauso handi bat dela uste dugu, administrazio publikoan sartzeko aukera ematen baitie adimen desgaitasuna daukaten pertsonei. Espero dugu, aurrera begira ate gehiago zabaltzea ekimen honek.

Honen bitartez, adimen desgaitasuna duten 3 pertsonek Foru Aldundian lan egin ahal izango dute.

Eskaerak aurkezteko epea gaur ireki da eta urriaren 8an amaituko da.

Atzegitik, aurkeztuko diren pertsonei formakuntza ikastaro bat eskeintzea pentsatzen ari gara, horrela azterketak prestatu eta laguntza izateko.

Interesa baduzu, deitu Atzegira eta lasai galdetu. 

Egin klik deialdira joateko eta informazio gehiago lortzeko

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.