Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

GOLF INKLUSIBORAKO TORNEOA LEONEN

Datorren maiatzaren 20an, golf inklusiborako txapelketa ospatuko da Leon Club de Golf zelaietan. Txapelketa hau IX. "El Camino" Soltra Golf Txapelketaren baitan egingo da eta bertan adimen urritasuna duten Atzegiko 5 kirolari k parte hartuko dute. Gure kirolariek León Club de Golf kirolariekin batera 9 zuloetako ibilbidea osatuko dute Leongo Blume golf eskolako monitoreen laguntzarekin. 

Ekimen honekin adimen urritasuna duten pertsonen inklusioa sustatu nahi da; hauen hiritartasun eskubidea defendatzeko bidean aurrera eginez eta kirolarien eta euren familien bizi kalitatea hobetzen lagundaz.

Ez dugu aukera hau galdu nahi eta eskerrak eman nahi dizkiegu León Club de Golf, Leongo Blume golf eskola eta Soltra soluciones Integrales enpresari ekimen hau aurrera eramateagatik. Gure kirolariei esperientzia honekin gozatzea opa diegu.

Irakurketa erreza Datorren asteburuan Atzegiko 5 kirolarik
Golf Inklusiborako Torneo batean parte hartuko dugu.
Txapelketa hau Leon Club de Golf zelaietan izango da.
León Club de Golf, Leongo Blume golf eskola eta Soltra enpresak
antolatu dute txapelketa.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia