Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ERMELINDAREN ERAKUSKETA

  ...Desgaitasun intelektuala duten emakumeen eskubideen alde iruten…

Gaur egun, desgaitasun intelektuala duten emakumeen errealitateak beheko estatus bat du gure jendartean, eta desabantailan daude ekonomia, hezkuntza, lanbide eta gizarte aldetik. Egoera honek guztiak, berekin dakar desgaitasun intelektuala duten emakumeek aukera gutxiago izatea beren buruak garatzeko egungo gizartean, kasu honetan zaurgarritasun bikoitza sortuz (emakumea-desgaitasuna).

Egindako lan eta lortutako eskubideak gorabehera, oraindik gaur egun, asko dago egiteko…asko dago “iruteko”, gizarte justu eta aukera berdintasunera iristeko.

Prozesu sozial honen guztiaren errepresentazio moduan, erakusketara Ermelinda Marques Pereiraren lana dakargu, desgaitasun intelektuala duen emakumea, bere lanarekin gizatalde honek gizarteari ekartzen diona ikusarazten digularik. Zeren eta irute horretan, bere sormenezko lanetan ariturik, era berean desgaitasun intelektuala duten emakumeen eskubideen berdintasunaren alde ari da iruten.

 ZORIONAK ERME!!



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia