Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

BETI ZUREKIN, MIGUEL!

Atzo Miguel Garro hil zen, Atzegiko bazkidea eta urte askotan zehar, Tolosako txolarteko partehartzailea.

Bere txolarteko boluntarioek testu polit bat idatzi dute eta zuekin partekatu nahi dugu:

"Miguel beti izango da pertsona dibertigarria, kontatzeko istorioz betetakoa eta poztasuna ematen duena. Beti barre asko egiten genuen berarekin, beti zeukan kontatzeko zerbait...

Gu horrekin geldituko gara, berarekin ikasi dugunarekin eta ateratzen zizkigun irribarreekin (gero berak, beste irribarre batekin ematen zizkigun eskerrak); Tolosatik emandako paseoak ez ditugu ahaztuko eta esertzen ginen taberna bakoitzean hartutako kafesneak ere ez.

Beti izan da guretako bat eta halaxe izaten jarraituko du.

Besarkada handi bat".

Beti izango zaitugu gurekin, Miguel!

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia