Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

BERDINTASUNAREKIN KONPROMISOA

Berdintasun Plana

2014ean bide berri bat hasi genuen Emakume eta Gizonezkoen arteko Aukeren Berdintasunarekiko  dugun konpromisoa  erreal eta efektibo bilakatu nahi dugu. Prozesu honen baitan, 2015ean 2015-2018 Atzegiko Emakumezko eta Gizonezkoen arteko Berdintasun Plana abian jarri genuen.

Plan honen helburua Atzegin Emakumezko eta Gizonezkoen arteko aukera berdintasuna  lortzeko neurri ezberdinak ezartzea da.

Horretarako, lan baldintzekin zerikusia duten hainbat aspektuei so egiteaz gain, gure elkartearen helburua aintzat hartuta, gure gizarte esku-hartzean genero ikuspegia  txertatzea beharrezkoa dela uste dugu, adimen urritasuna duten pertsonen aukera berdintasunerako ere lagungarria izango delakoan.

Sakatu hemen Berdintasun Plana eskuratzeko

 

Sexu jazarpena eta jazarpen sexualaren aurkako protokoloa

Protokolo hau Atzegiko 2015-2018 emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasun planaren bitartez abian jarritako neurria da. Protokolo honen helburua sexu jazarpen eta jazarpen sexista ekiditea da eta prebentziorako prozedurak espezifikoak arbitratu eta jazarpena jasan dutenen salaketa eta erreklamazioei erantzun bat ematea da.

Ondorengo esteken bitartez protokoloaren bi bertsioak eskuratu ditzakezue:

Bertsio Osoa

Irakurketa Errazeko bertsioa

 

Emakunderen Lankidetza Erakundearen  Aitorpena

2017ko otsailaren 7an Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, Atzegiri Emakumezko eta Gizonezkoen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izaera aitortzea erabaki zuen Elakrteak Berdintasunarekiko onartutako konpromisoa dela eta.

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.