Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

BAZKIDEEN JAIALDIAK ESKUALDEETAN

Ekaina hasi zenetik Debabarrena, Tolosaldea eta Bidasoaldeko bazkideen eskualdeko jaialdia ospatu dute. Tolosaldeako bazkideek paellada egin zuten Amasan eta Pauso Berriak programaren inguruko hitzaldia jaso zuten aurretik. Eibarren urtero bezala talde argazkia atera zuten eta ondoren Unzaga Plaza hotelean izan zuten otordua. Eta Irunen Gabiria jatetxean bazkaldu eta dantzaldi ederra izan zuten arratsalde osoan. 

Ec dugu aukera hau galdu nahi eta eskerrak eman nahi dizkiegu eskualdeko batzordeetatik lanean aritu diren senide eta atzegizaleei. Beraien lanari esker jai egun paregabeaz disfrutatu eta Atzegiko kide garela ospatzeko aukera izan dugulako. Bestetik, eskualdeetako batzordeetatik egiten duzuen lana ere goraipatu nahi dugu, lan honek adimen urritasuna duten pertsonen eta senideen bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoa baita. Zorionak!!!

Ondorengo esteketan klik eginez jaialdi guztien argazkiak ikusteko aukera duzu. Tira ba!!!

Sakatu hemen Tolosaldeako jaialdiaren argazkiak ikusteko

Sakatu hemen Bidasoaldeako jaialdiaren argazkiak ikusteko

Sakatu hemen Debabarrenako jaialdiaren argazkiak ikusteko

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia