Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

BABESGABETASUNAREN AURKAKO PREBENTZIO PROGRAMA

Azken hilabete hauetan Elkartegintza eta Familientzako laguntza zerbitzutik babesgabetasunaren aurkako prebentzio programa berri bat garatzen hasi gara.  Programa honekin etorkizunean babesgabetasun egoerak saihestu nahi ditugu eta adimen urritasuna duen zuen senidearen ongizatea bermatu.

Adimen urritasuna duen pertsona zaintzeko eta atenditzeko erreleboa hartuko duen senideen laguntzarik ez izatearen kezka kontuan dugula, hilabete hauetan seme-alaba bakarra duzuen familiekin harremanetan jartzen ari gara etorkizuna prestatzen hasteko eta horretarako beharrezko neurriak hartzen laguntzeko.

Programaren berri emateko informazioa postaz jasoko zenuten eta seguraski Atzegiko gure hiru hilabeteko buletinean irakurriko zenuten. Dena delakoan, informazio gehiago jaso nahi baduzue, dudik gabe Elkartera deitu.

Ere goraipatu nahi dugu programa hau aurrera eramateko Kutxa Gizartekintzaren ezinbesteko laguntza ekonomikoa izan dugula.

 



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia