Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AZALPENAK

Duela 6 hilabete, 2.200 atzegizale baino gehiago Egon ginen Kursaalean elkartearen 50. urteurrena ospatzen eta adimen urritasuna duten pertsonentzako “Etorkizun hobeago bat imajinatzen”.

Eta bide hori jarraitu nahi dugu. Imajinatzen jarraitu nahi dugu, gure senideen garapenerako aukera berriak lortuz; eta gaur aurkezten dugun “Gogoko ditut astelehenak” kanpainak adimen urritasuna duten pertsonak lan praktikak egiteko languneak lortu nahi ditugu.

 

Kanpaina honen helburua Pauso Berriak programari bultzada bat ematea da. Atzegik eta Gureak, Eusko Jaurlaritza (Lanbide) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, koordinatzen duten programa honen bitartez, jadanik 64 pertsona ari dira udaletxeetan, enpresetan, ikastetxeetan, ... lan praktikak burutzen.

 

Atzegitik, familia elkarte bezala, pentsatzen dugu programa hau funtsezkoa dela gure bidean jarraitzeko eta kanpaina honekin programari bultzada bat eta ezagutzera eman nahi dugu, gure bazkideen, administrazioaren eta zuen laguntzarekin batera... “Astelehenak gogoko duten” geroz eta pertsona gehiago egotea nahi dugulako.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia