Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ATZEGIKO KANPAINAREN AURKEZPENA ANTZOKI ZAHARREAN

Atzo Atzegiko sentsibilizazio kanpainaren aurkezpen ekitaldia egin genuen Antzoki Zaharrean.

Aurtengo kanpaina berezia da, Atzegiren 60. urteurrena ospatzen dugulako. Antzoki zaharrean elkartu ginen 'Atzegi 60 urte bidelagunak biltzen' aurkezteko: omenaldi bat egin genien 60 urte hauetan zehar elkartearen bidelagun izan dien guztiei eta gipuzkoar gizartea animatu genuen bide honetan aurrera egitera eta bidelagun bilakatzea. 

Ekitaldia 18.30ean hasi zen eta Atzegik izan dituen data garrantzitsuenen errepasoa egin genuen. Aurtengo kanpaina aurkezteko hiru protagonista izan genituen: Oihanak eta Markelek, Atzegiko bazkideek, eman diren pausoei esker euren bizitzak nola hobetu diren kontatu zuten eta Naroak, bazkide baten anaiak eta Atzegiko boluntarioak, bidelagun bezala bere esperientzia kontatu zuen eta jendea animatzeko aprobetxatu zuen.

Azkeneko urtearen errepaso bat ere egin genuen eta lehengo urteko kanpaina gogoratu genuen. 

Aurten, Covid-19a dela eta, ezin izan ginen pertsona asko elkartu, baina etxetik ekitaldia jarraitzeko aukera egon zen, gure sare sozialen bitartez, eta ekitaldian ere zuekin gogoratu ginen!!

Hurrengo ospakizuna, 60. urteurreneko festa, 2021eko abenduaren 20ean izango da, Kursaalean. 

Hemen dauzkazue atzoko argazkiak



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia