Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ATZEGIK ERAKUSKETA BATEAN PARTE HARTU DU

Atzegiko hamar partehartzaile 'Elkartasun aleak' erakusketan egon ziren atzo, boluntaritza lanak egiten. Egiako tunelean egon ziren, pasatzen zen jendeari erakusketaren nondik norakoak azaltzen. Adimen desgaitasuna duten pertsonak boluntaritza egiteko beste modu bat da hau eta 'Gure txanda da' kanpainaren helburua jarraitzen du.

'Elkartasun aleak' erakusketa Gipuzkoa Kutxa Solidarioak antolatu du eta honek Gipuzkoako 174 elkarte eta gobernuz kanpoko erakunde biltzen ditu. Bertan, elkarteak ikustarazi nahi dira eta gainera, gazteak sentsibilizatzea da helburu. Guztira, tunelean 21 panel daude eta hauetan inklusioa, berdintasuna, kultura-aniztasuna, osasuna eta kooperazioa bezalako gaiak lantzen dira.

Gehiago jakin nahi baduzue, pasa zaitezte bertatik!



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia