Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ASTEBURUKO EKINTZAK

Ekainaren 13an Atzegiko agenda Gipuzkoako txoko ezberdinetan  senitarteen batzordeek antolatutako ekitaldiz beteta zegoen.

Eibarren Debabarrenako familien jaialdia ospatu genuen. Goizetik elkartu ginen Unzaga plazako erretiratuen egoitzan eskualdeko bazkideen batzar orokorra egiteko. Ondoren Unzaga Plaza Hotelean izan genuen bazkaria musika eta magiaz lagunduta giro bikaina sortuz.  

Argazkiak ikusteko, egin klik hemen.

Beasaianene, eskualdeko senitarteen batzordeak herri bazkaria antolatu zuen adimen urritasuna duten pertsonen ikusgarritasuna sustatzeko.  Aurtzaka Dantza taldea, SD de Beasain, Kantujira eta Beasaingo Udala izan ziren gure laguntzaile egun berezi honetan. Eskerrik asko egun berezi honetan egin zenuten lanagatik!!!!

Hona hemen ekitaldiaren argazki batzuk.

Eta hau guztia gutxi balitz, Donostiako senitarteen batzordeak Anai-arreben tailerra antolatu zuen. Beran elkartu ziren hainbat anai-arreba esperientziak konpartitu eta euren senideen etorkizunean duten paperaren inguruko hausnarketa egiteko.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia