Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ASTEBURUKO EKINTZAK

Pasa den asteburuan ere ekintza ugari izan ditugu. Hona hemen laburpen txiki bat.

Larunbatean Amasan, Tolosaldeako familiek bere egun handia ospatu zuten. Hasteko hitzaldia izan zen kulturetxean eta ondoren 120 pertsona baino gehiago elkartu ginen herriko frontoian urtero bezala paella jan eta beste familiekin egun atsegin bat pasatzeko. Bertan egon ziren txikienen senitarteak, Atseden zerbitzuko taldea eta Uliazpi Fundazioko Fraisoro zentrukoak ere.

Argazkiak ikusteko egin klik hemen

Larunbatean ere Irunen, Bidasoaldeako familiak ere elkartu ginen eskualdeko jaialdia ospatzeko. Irungo Txolartean egindako hitzaldiak eman zion hasiera egunari eta ondoren Gabiria jatetxean elkartu ginen elkarrekin bazkaldu eta berandu arte dantzan aritzeko. T

Egin klik hemen, argazkiak ikusteko.

Eta Donostian, Olatu Talka proiektuaren baitan, Jolas Mugi ekintzan ere parte hartu genuen.Bertan egon ziren Joseba eta Marta gida lanak egiten eta euren eskutik Alde Zaharreko txokorik politenak eta hainbat bitxikeri ezagutu zituzten hurbildu ziren guztiak. 

Ekimenaren argazkiak ikusteko, egin klik hemen.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia