Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

"AQUÍ ES POSIBLE, COMUNICACIÓN S.L. HACEMOS CINE" PROIEKTU BERRIA

"Aquí es posible Comunicación S.L. Hacemos cine" proiektuaren berri eman nahi dizuegu. Lanbide eta gizarte integraziorako proiektu hau profesional eta gizarte eremu ezberdinetara zuzendutako hezkuntza proiektua da.

Dagoeneko abian jarri da formatu profesionalean egindako laburmetraiaren prestaketa eta grabazioarekin eta bertan, adimen urritasuna duten pertsonak eta profesionalak arituko dira elkarlanean.

Egindako laburmetraia lan prozesuaren making off-a eta unitate didaktiko batekin batera hezkuntza proiektua osatuko dute eta ikastetxeei, enpresei, elkartei, etab... eskainiko zaie. Proiektua IKERTZE kultur elkarteak kudeatzen du zinema sektoreko profesional eta Atzegi, Gureak eta Elkartuko pertsonen kolaborazioarekin. 

Laburmetraiaren gidoia Blanca Zaragüeta eta Atzegiko Zine Tailerrak egindako gidoi originala da, aurretik aipatutako kolektiboek ere euren aportazioak egin dituztelarik. "Aquí es posible, comunicación S.L." eguneroko bizitzaren istorioen nahasketa da. Umorearen bitartez, urritasuna duten pertsonak modu arruntea ikusgarriak izan daitezen topatzen dituzten zailtasunak erakutsi nahi da. Istorioa gaur egungo ingurunean dago kokatuta, pertsona hauek dituzten behar afektibo, sozial eta profesionalak erakusten ditu.

Proiektu honek aurriritziak eta beldurrak baztertuko dituela eta irudi positibo bat sortu eta normalizazioa sortzen lagunduko duela uste dugu. Gizarte eta lan integrazioaren eredu izan nahi proiektu artitisko eta profesional honek.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia