Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ALTXA DEZATELA ESKUA ATZEGIZALEAK DIREN ESKOLEK!

Zuetako askok gogoratuko duzue 2000. urteko kanpainaren helburua atzegizaleak lortzea zela. Atzegizaleak, adimen urritasunarekiko jarrera positiboa zuten pertsonak ziren. Ildo horretatik, "Gogoko ditut astelehenak" iazko kanpainan lan munduan jarri genuen arreta guztia. Horrela, helburu nagusia atzegizaleak ziren enpresak lortzea zen; hau da, adimen urritasuna zuten pertsonentzako lan aukera berriak sortuko zituzten enpresak bilatzea.

Aurten, eta bide beretik jarraituz, sentsibilizazio kanpainan eskola munduan jartzen dugu arreta guztia. Gure helburua behar bereziak dituzten ikasleekiko jarrera positiboak sustatzea da, batez ere adimen urritasuna dutenekin. Hori dela eta, atzegizaleak diren eskolak txalotu nahi ditugu, behar bereziak dituzten ikasleekiko jarrera positiboak sustatzen dituzten horiek, ezberdintasunetan ikasteko aukerak ikusten dituzten horiek. 

Erantsitako fitxategiak:
Kartela PDF [4317Kbs.]


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia