Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AISIALDI ETA KIROL AGENDA

Aisialdi eta gizarte parte artze zerbitzutik informazio hau bidaltzen digute:

Natur ekintzak: mendi irteerak

2.007.go apiriletik Atzegi kirol elkartea antolaturik 3.natur ekintzen kurtsoa hasi da. Donostialdean eta Tolosaldean egiten da. Gipuzkoan zehar ibilbide desberdinak ezagutuko ditugu eta parte hartzaile guztiei natur ekintzen ezaugarri nagusienak erakutsiko zaizkie.

Adimen urritasuna duten pertsonen Euskadiko igeriketa txapelketa eta futbol aretoko txapelketa,Donostian 2.007.urtean.

Datorren Ekainaren 9an adimen urritasuna duten pertsonen igeriketa txapelketa antolatuko da Donostian goizez eta futbol aretoko txapelketa arratsaldez. Biak Donostian izango dira,goizez Altzako polikiroldegian eta arratsaldez Manteoko polikiroldegian. Ikustera nahi baduzue etorri,gonbidatuta zaudete.

Txolarte eguna 2.007

Laister iritsiko zaigu Txolarte eguna. Aurten Donostian ospatuko dugu, Maiatzaren 12an.Gaska polikiroldegian izango da, Anoetaren ondoan eta informazio guztia zuen Txolartean jasoko duzue. Zuen zahi izango gara!

Oporrak

2.007ko Txolarteko oporrak

Txolartera doazenarentzako soilik!

Aurten ere Txolarteko oporrak prestatzen ari gara. Beti bezala Abuztuan izango dira aurreneko 15aldian edo bigarrenean. Tokiak konfirfatuta daude eta datorren Maiatzean kartak jasoko dituzue apuntatu ahal izateko. Gogoratu derrigorrezkoa dela epeak betetzea. Inskripzio epea: Maiatza 21etik Ekaina-ren 8arte

Parte hartuz eta Imserso-ko oporrak

Aste Santu honetan 99 pertsonak daude dagoeneko oporretan, 18 boluntariorekin. Salou,Benidorm eta Lloret de Mar izan dira aukeratutako tokiak. Berriro ere arrakasta handia eduki du eskaintza honek. Gogoratu Abuztuan beste 2 txanda prestatuko ditugula eta apuntatzeko epea Ekainaren 18tik 29ra izango da.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia