Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

AGUR-BAZKARIA JOSE LUISENTZAT

Ekainaren 3an Atzegiko bulegoko langileek bazkaltzeko elkartu ginen Jose Luis agurtzeko bere jubilazioa dela eta. Patxi Izulain, etxebizitzetako arduradunak ondoren konpartitzen ditugun hitzak eskeini zizkion Jose Luisi. Eta hitz hauekin bere bizitzako etapa berri honetarako hoberena opa diogu.

Jose Luis Basoko ATZEGIZLARIari

ATZEGIzaleen artean, badaude ATZEGIzlariak.
ATZEGIzlariena, zu izan zara Jose Luis aspaldian.

ATZEGIZLARI, bai..
Gaztetandik eman zenion HITZ ATZEGIri,
eta urtetan bete duzu HITZ hori,
konpromisu handiko HITZA,
lehen, orain eta..  gero.. 
..horrela dugu espero.

ATZEGIZLARI, dudarik ez..
Gipuzkoan ez du inork zuk bezain beste HITZ egin
adimen urritasuna eta ATZEGIri buruz.
Milaka ikuspuntutatik..
Beti sakon, egoki, eta ugari..

ATZEGIZLARI, batez ere Jose Luis,
ahotsa ezkutuan zutenei, HITZA eman zenielako.
Beraien eta beren familien HITZA plazaratu duzulako.
“ATZEGI” eta “ATZEGIZALE” HITZAk,
HIZTEGIan sartu dituzulako.

Horregatik, hartzazu ATZEGIZLARI Makila hau.
Hitzen faltan Jose Luis, Makila..
..gure maitasun seinale izan dadila.

Ospakizunaren argazkiak ikusteko egin klik hemen.



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia