Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ABENDUAREN 28A, OSPAKIZUN EGUNA

Atzegizale maiteak,

Gaur, 2020ko abenduaren 28an, Atzegin 60 urte bete ditugu! Zorionak. Bizitzea egokitzen ari zaigun urte zail honetan, gogorik onenak eta indar eta animo handia helarazi nahi nizueke zain dugun hurrengo urterako. 2021ean zehar, hainbat ekintza antolatuko ditugu gure lehen 60 urteak ospatzeko, eta elkarrekin lan egingo dugu Elkartearen etorkizunari buruz hausnartzeko.  Hausnarketa hau pertsonen, haien familien, profesionalen, boluntarioen eta Administrazioaren artean egiten saiatuko gara, eta hainbat gizarte-erakunderen iritzia ere jasoko dugu, ez gure arlokoa bakarrik.

Horren guztiaren berri emango dizuegu urtean zehar, eta aurreratzen dizuet gure asmoa dela Donostiako Kursaal Jauregian ekitaldi bat egitea ia urtebete barru, 2021eko abenduaren 20an. Espero dut horrela izatea eta 60 urte hauek merezi bezala ospatzea.
Bitartean, besarkada handi bat bidaltzen dizuet, adoretsu, eta eskerrak ematen dizkizuet egin duzuen lanagatik.

José Antonio Idoeta Madariaga

ATZEGIko lehendakaria



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia