Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ABENDUAK 27. 50. URTEMUGA

 Abenduak 27. Iritsi zaigu eguna. Arratsaldeko zazpiretan, Donostiako Kursaalean, Atzegiko lehenengo 50 urte ospatuko ditugu eta 50eko ibilaldi berriari ekingo diogu.

Zuetako askok, erreserbatutako sarrerak jaso dituzue dagoeneko. Jaso ez duzuenok, prest dituzue Atzegiko bulegoan. Dena den, azkeneko egunean, jaso ez diren sarrerak, Kursaalera eramango ditugu, bertako takilan zuek jasotzeko.

Beste berri bat. Kursaaleko kubo haundiaren sarrera guztiak banatu ditugunez, kubo txikiaren ateak ere zabalduko ditugu, kanpoan inor geratu ez dadin. Jakin dezazuela kubo txikian sartzeko sarrerak oraindik eskuratzeko aukera duzuela (deitu bulegora 943 42 39 42) eta baita 27an, Kursaaleko takilan, 18etatik aurrera.

Ea prestatzen ari garen guztia zuen gustokoa den...



Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia