Izenemateak
DMCorporativewww.atzegi.eus
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

2008KO UDALEKUAK

Aurtengoan ere Gipuzkoako Foru Aldundia ATZEGI-rekin harremanetan jarri da gure bazkide GAZTEEI UDALEKUAK 2008 Kanpainan parte hartzeko aukera emateko.

Programa hau 7-13 urte bitarteko haurrentzat udaleku eta udarako kanpamenduek osatzen dute eta 14-17 urte bitarteko gazteak aktibitate ezberdinak egiteko aukera ematen diete Uztaila eta Abuztuko hilabeteetan. Aipaturiko bi kasuetan parte hartu ahal izateko, haurrak Gipuzkoan erroldatuak egon beharko dira eta baita Ikastetxe batean matrikulatuak ere.

 

                  Foru Aldundiak plaza guztien %5a erreserbatzen du heziketa behar bereziak dituzten haur eta gazteentzat, eskaera egiten duten pertsonen kopurua erreserbaturiko plazak baino handiagoa izango balitz, Foruak zozketa berezi bat egingo luke jasotako eskaeren artean. 

 

                  Udalekuetako txandak 2008ko Uztaila eta Abuztuko hilabeteetan izando dira, zuen lehentasunen arabera txanda aukeratu dezakezue. ( Parte hartzaileek ezingo dute egokitzen zaien txandarekiko 2 urteko adina gainditu).

 

                  Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteri zerbitzuak norakoen banaketa egingo du haur eta gazte bakoitzaren beharren arabera (adina, eredu linguistikoa, beharrak, abar.) eta baita instalazioen ezaugarriak eta egingo diren ekintzak kontutan hartuta.

 

                  Lehenik hemen bidaltzen dugun fitxa hau bete behar du parte hartu nahi duen haur edo gazte bakoitzak eta 2008ko Martxoak 14a baino lehen Atzegira bidali. (ongi adierazi eredu linguistikoa eta bere beharra a) begirale espezifikoa: eguneko 24 orduak, b) laguntza begiralea: area zehatz batean berarekin bakarrik egongo es dena edo c) ez du laguntzarik  behar).

 

                  Plazaren adjudikazioa ahalik eta azkarren jakinaraziko zaizue (Apirilaren erdialdera gutxi gorabehera), bai Elkartetik edo Foru Aldunditik.

 

                    Behin betiko izen ematea 2008ko Maitzeko bigarren hamabostaldian izango da, kuotaren ordainketa eta informazio guztia entregatua izanik ( fitxa/banakako informea)

 

 

                  Edozein informazio jaso nahi izanez gero edo galderaren bat izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.


Aurkitu zure papera

Aurkitu zure papera

Azken kanpaina

Sare sozialak
Azken buletina
Lan poltsa
Iradokizun postontzia

Iradokizun postontzia